Baratzeetako erabiltzaileez gain, edonork parte hartu ahal izango du ikastaroan. Halaber, Furgobaratza aholkularitza zerbitzua egongo da. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan izan beharreko ezaugarriak azalduko dituzte, hala nola, landaketa distantzia, zaintza edota tratamenduak, eta ikastaroaren amaieran, tomate landareak oparituko dizkiete partaideei.