Partida garrantzitsua Billabona FKE-ko kadeteentzat

Ataria 2023ko apirilaren 25a

Billabona FKE-ko gizonezkoen gorengo kadete mailako taldeak ligako partida jokatuko du larunbatean, Arratzain futbol zelaian, Usurbilen aurka. 18:15ean hasiko da norgehiagoka, eta irabaziz gero, mailaz igoko dira billabonatarrak.

Lau jardunaldi geratzen dira denboraldia amaitzeko, eta une honetan, sailkapenean bigarren postuan dago Billabona FKE; larunbatean irabaziz gero, ohorezko kadete mailara igoko da Villabonako taldea.

Aurrez, 16:00etan hasita, erregional mailako taldeak derbia jokatuko du Zizurkilgo Danena taldearen aurka. Klubetik deialdi berezia egin nahi diete herritar eta zaleei bi taldeak animatzera gerturatzeko.

Futbol egokituko topaketa

Goizean, Kirol Egokituen Federazioak Billabona FKE-ren laguntzaz antolatuta, desgaitasuna duten zortzi urtetik gorako haur eta gazteei zuzendutako futbol egokituko topaketa egingo dute Arratzainen, 11:30ean hasita. Bi bide daude izena emateko: fgf@escuelaentrenadores.com helbide elektronikora mezua idatziz edo 747 426 823 (Josu) telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!