Amasa-Villabonako EH Bilduk udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du

Ataria 2023ko api. 21a, 19:52

Beatriz Unzue buru duen talde "konprometitua" aurkeztu du EH Bilduk, esperientzia eta berritasuna uztartzen dituena eta "lan egiteko ilusioa duena".

Villabonako Aljibean EH Bilduk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitzaren berri eman du. Beatriz Unzue alkategaiak, azken legealdian berekin batera udal taldean aritu diren kideei esker ona adierazi die, hunkituta.

Hautagaitza osatzeko lanean aritu den taldeari eskerrak eman ondoren, Unzuek nabarmendu du, "esperientzia eta berritasuna" uztartzen direla maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztutako hautagaitzan. "Konbentzituta gaude emaitza ona lortuko dugula eta alkatetza eskuratzeko moduan egongo garela". Osatu duten taldeari buruz hitz egiterakoan, Unzuek nabarmendu du, herriarekin "konprometitutako" taldea dela eta lan egiteko "ilusioa" duela.

Hau da udal hauteskundeetarako EH Bilduk Amasa-Villabonan aurkeztuko duen zerrenda:

  1. Beatriz Unzue
  2. Xabat Laborde
  3. Irune Alfonso
  4. Eñaut Zelarain
  5. Arantza Lopez
  6. Ander Goikoetxea
  7. Ander Etxeberria
  8. Eneritz Ugartemendia
  9. Gurutze Astiasaran
  10. Juan Luis Irazusta
  11. Ainhoa Esnaola
  12. Aitor Sarasola
  13. Leire Uzkiano
  14. Joxe Mari Galarraga
  15. Oihane Aiestaran
  16. Beñat Uribetxeberria

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!