Aizkardi Mendizale Elkartearekin, Garobel mendilerrora

Ataria 2023ko apirilaren 17a

Tologorri mendia.

Amasa-Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak irteera antolatu du iganderako, hilak 23, Bizkaia aldera. Parte hartu nahi dutenek, osteguna baino lehen eman behar dute izena.

Goizeko 7:00etan abiatuko dira autobusez, Olaederra kiroldegitik Urduñara. Bertatik Txarlazo (933 metro) eta Tologorri (1.073 metro) tontorretara igo ondoren, berriro Urduñara itzuliko dira. Elkartetik adierazi dutenez, ibilbideak 20 kilometroko luzera izango du, eta txangoaren iraupena sei ordu ingurukoa izango da.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek osteguna baino lehen eman behar dute izena, eta bi aukera dituzte horretarako: 649 717 182 telefono zenbakira deitu (20:00-22:00) edo elkartearen egoitzara bertaratu (ostegunean, 20:00etatik 22:00etara).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!