Eguraldi desatseginari aurre egiteko, artisau garagardoa

Ataria 2023ko api. 15a, 16:39

Beertoki Txiki egitasmoa egiten ari dira Villabonako Berdura Plazan, egun guztian zehar.

Aitor Otegi antolakuntza taldeko kideak azaldu duenez, «berez utzi egin genion Beertoki azoka egiteari, baina pena ematen zigun ezer ez izateak. Beraz, formatu txikiagoan egitea pentsatu genuen, herrikoentzako pentsatuta, herrikoiago izateko, eta Berdura Plazan egitea erabaki dugu». Hori horrela, bost artisau garagardogile daude beraien postuekin, eta Ekotalok ere bere postua jarri du bere jakiekin. «Gaurko eguraldia txarra atera zaigu», esan du Otegik. «Gainera, lekua espero genuena baino askoz txikiagoa geratu zaigu. Baina moldatu gara eta uste dut egoki geratu dela».

Musikak ere bere tartea izaten ari da Beertoki Txikian. Eguerdian DeTomaitos taldea aritu da emanaldia eskaintzen, eta gero, 19:00ak aldera beste kontzertu bat izango da, Kimera Trio taldearekin. Egun guztian zehar irekita egongo dira postuak, eta 22:00etan emango diote bukaera aurtengo Beertoki Txiki egitasmoari.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!