Loatzoko XXIX. igoera-jaitsiera egingo dute, apirilaren 23an

Ataria 2023ko apirilaren 13a

Amasako Uxo-Toki elkarteak eta Martina Kultur Elkarteak antolatuta, Loatzoko igoera-jaitsiera egingo dute apirilaren 23an, 10:30ean hasita; 9,73 kilometroko luzera izango du probak.

Amasako plazatik zuzenean Loatzoko puntara igo beharko dute lasterkariek, eta atzealdetik buelta emanez, berriz plazara jaitsi beharko dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, arriskurik gabeko jaitsiera da; gaineratu dutenez, lasterketa ikustera animatzen direnentzat, hamaiketakoa izango da Loatzon.

9,73 kilometroko luzera eta 600 metroko desnibel positiboa izango du probak. Lasterketan parte hartu nahi dutenek, egunean bertan eman ahal izango dute izena, Uxo-Toki elkartean, 9:00etatik aurrera, dohainik.

Lehen hiru sailkatuentzat sariak izango dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Irabazleak, 120 euro eta txapela lortuko ditu; bigarren sailkatuak, 80 euro; eta hirugarren sailkatuak, 50 euro. Ondoren, parte-hartzaile guztien artean zozketa mundiala egingo dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!