Xala eta Mikel Goñi elkarren aurka, Villabonan

Ataria 2023ko apirilaren 13a

Mikel Goñi eta Iñaki Lizaso, Behar Zana Pilota Elkarteak iazko apirilean antolatutako Bertso Pilota jaialdian. Jon Miranda

Behar Zana Pilota Elkarteak, 77. urteurrena ospatzeko, pilota jaialdi berezia antolatu du; ekainaren 3an, larunbata, izango da Villabonako Bear Zana pilotalekuan, 17:30ean hasita. Sarrerak salgai daude, 10 eurotan, Amasa kafetegian.

Bi partidaz osatutako jaialdia izango da, eta profesional mailan aritutako lau pilotarik jokatuko dute, Behar Zana Pilota Elkarteko pilotariekin nahastuta. Mikel Goñiren agur biraren barruan kokatu dute jaialdia, eta elkartetik adierazi dutenez, baliteke Xalak pilota munduan egingo duen azken urtea izatea.

Ondorengoak izango dira jaialdiko partidak:

  • Urbieta I.a - Pascual vs. Lizaso - Erasun
  • Xala - Esnaola vs. Urbieta II.a - Mikel Goñi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!