Behar Zana pilotalekua zaborrez beteta azaldu dela salatu dute

Ataria 2023ko apirilaren 12a

Behar Zana Pilota Elkarteak bideo bat argitaratu zuen, atzo, bere sare sozialetan, egoeraren berri eman eta gertatutakoa salatzeko.

«Noiz arte? Norena da erantzukizuna? Villabonako Bearzana pilotalekuaren itxura hau zen gaur. Beste behin ere, pilotalekua zikinkeriaz beteta aurkitu dugu. Kartelak jartzen dira eta gazteei heziketa ona ematen zaie berez. Garbitu eta berriz, zikinkeriaz beteta. Baina norena da erantzukizuna? Denok ezagutzen ditugu. Gure bizilagunaren, auzokidearen, bazkidearen, lagunaren... seme-alabak dira. Zerbait ez dugu ongi egiten. Behin eta berriz egoera berdinean topatzen baikara. Heziketa etxetik hasi behar da. Pilotalekua herriarena da. Guztiona eta guztiontzat. Aski da!», adierazi du pilota elkarteak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!