Beste garaipen bat lortu du Eneko Maizek

Ataria 2023ko martxoaren 30a

Frantziako Federazioak antolatuta, Maila Goreneko Binakako Txapelketa jokatzen ari da pilotari billabonatarra. Sanchezekin bikotea osatuz, 40-28 irabazi zioten Héguy-Ducassou bikoari Hazparneko trinketean, A multzoko partidan.

Heguyk min hartuta zegoen Echeverriaren lekua hartu zuen. Gorriak nagusi izan ziren hasieratik, eta erraz hartu zuten mendean ordura arte sailkapeneko lehen postuan zegoen bikotea. Orain, hiru bikote daude bina punturekin: Larralde-Iphar, Echeverria-Ducassou eta Maiz-Sanchez.

Lehen jardunaldian 40-31 galdu zuten Ospital-Etchegoin bikotearen aurka, bigarren jardunaldian, berriz, 40-20 irabazi zioten Etcheverry-Lambert bikoari. Asteburu honetan jokatuko da laugarren jardunaldia, eta Maizek eta Sanchezek bihar jokatuko dute Senperen, hain justu, lidergoa partekatzen duten Larralde-Iphar bikotearen aurka; 18:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partida izango da.

Hirugarren jardunaldiko partida osorik ikusteko aukera hemen:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!