'Zinema eta osasuna' zikloa abiatuko dute gaur

Tolosaldeko Ataria 2023ko mar. 29a, 12:29
¿Qué tienes debajo del sombrero? filmeko fotograma bat

Martxoaren 29an eta apirilaren 4an antolatutako bi filma emanaldiekin Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak ikusgarritasuna eman nahi dio adimen desgaitasunari. 

Martxoaren 21ean izan zen Down Sindromearen Munduko Eguna, eta apirilaren 4an izango da Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Eguna. Bi egun hauen harira Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Zinema eta osasuna izeneko zine jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 29 eta apirilaren 4rako. Villabonako Gurea antzokian izango dira doako bi emanaldiak,  19:00etan.

  • Martxoaren 29, asteazkena. ¿Qué tienes debajo del sombrero?
    • ¿Qué tienes debajo del sombrero? pelikulak emango dio hasiera zinema jardunaldiari. Film honek Judith Scott 62 urteko eskultore iparramerikarraren bizitza kontatzen du. Psikiatriko batean 36 urtez bizi ondoren, nazioarteko errekonozimendua jaso du Scottek. Down sindromea du eta gorra da. Istorioa, Joycek kontatuko du, Judithen ahizpa bikiak eta ezgaitasunik gabeak. Kaliforniako Creative Growth Art Centerrera bidaiatzen du eta artearen bidez adierazi nahi duten beste pertsonaia batzuk deskubrituko ditu pelikulan.
  • Apirilaren 4, asteartea. Siempre contigo
    • Zinema eta osasuna jardunaldien bigarren proiekzio zinematografikoa da Siempre contigo filma. Aharonek bizitza osoa eman du Uri semea hazten. Elkarrekin bizi dira errutina atsegin batean, mundu errealetik urrun. Baina Uri autista da eta dagoeneko nahikoa heldua, autismoan espezializatutako etxe batera joateko moduan dago. Erakundera bidean, Aharonek semearekin ihes egitea erabakitzen du eta errepidean gora abiatuko dira, Uri banatzeko prest ez dagoela jakinda. Baina agian aita da prest ez dagoena.

Bi pelikula hauekin, Gizarte Zerbitzuen sailak, adimen desgaitasunari buruzko mitoak eta aurreiritziak desmuntatu nahi ditu, eta gutxi ezagutu eta bidegabeki epaitzen eta baztertzen den kolektibo honi ikusgarritasuna eman nahi dio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!