Lehiaren Euskal Agentzia Villabonako Furesa eta Memora ikertzen ari da

Ataria 2023ko martxoaren 28a

Argazkia: Euskadi.eus

Alba Urresola erakundeko presidenteak azaldu duenez, martxoan zabaldu zitzaien espedientea bi sozietate horiei, hileta-merkatuari lotuta. 2023an lau espediente zabaldu dituztela jakinarazi zuen Urresolak.

Alba Urresola Lehiaren Euskal Agentziaren presidentea Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean egon da, 2022ko txostena eta 2023ko Ekintza Plana aurkezteko. Iaz 124 espedientetan lan egin zutela adierazi du. Aurten, jadanik lau ireki dituzte, tartean, Villabonakoa. Azkena joan den astean zabaldu zuten, Euskal Sagardoa jatorriari lotutakoa, «sagardoaren prezioak kolektiboki gomendatzea» egotzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!