Eneko Maizek garaipena lortu du bigarren jardunaldian

Ataria 2023ko martxoaren 23a

Frantziako Federazioak antolatuta, Maila Goreneko Binakako Txapelketa jokatzen ari da pilotari billabonatarra. Sanchezekin bikotea osatuz, 40-20 irabazi zioten Etcheverry-Lambert bikoari Donibane Garaziko trinketean, A multzoko partidan.

Lehen jardunaldian, 40-31 galdu zuten Ospital-Etchegoin bikotearen aurka. Asteburu honetan jokatuko da hirugarren jardunaldia, eta Maizek eta Sanchezek igandean jokatuko dute Hazparnen, Echeverria-Ducassou bikotearen aurka; 17:00etan hasiko da partida.

Bigarren jardunaldiko partida osorik ikusteko aukera hemen:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!