Behar Zanako pilotariak bikain, asteburuko finaletan

Ataria 2023ko martxoaren 15a

Pasa den asteburuan, zenbait final jokatu zituzten Behar Zana Pilota Elkarteko pilotariek. Besteak beste, Inhar Iparragirre txapeldun izan zen kadete mailako Gipuzkoako Trinkete Txapelketan.

Ostiralean, Villabonan jokatutako Gipuzkoako Ezker Hormako Joko Garbiko Txapelketetako finaletan, alebin mailan, Xuban Arrola eta Oier Dieguez bikoteak 40-33 galdu zuen Zubietako Arrizabalaga-Linder bikotearen aurka.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak ere jokatu ziren, Irurako Ametsa Trinketean. Kadete mailan, Inhar Iparragirre txapeldun izan zen, Mundarroko Zabalaren aurka 30-18 irabazi ondoren.

Larunbatean, Zizurko (Nafarroa) Lau eta Erdiko Txapelketan, 2010. urteko infantilen mailan, Xuhar Iparragirre txapeldunorde izan zen. 11-4 irabazten joan ondoren, 13-16 galdu zuen Lapke taldeko Jurgi Landaren aurka, partida borrokatu bat jokatuta.

Igandean, Lizarrako (Nafarroa) Lau eta Erdiko Txapelketan, Adur Otaegi txapeldunorde izan zen. 18-10 galdu zuen finala Hernaniko Ekhi Oses pilotariaren aurka.

Azkenik, Eneko Maizek, Maila Goreneko Binakako Txapelketako lehen partida jokatu zuen asteburuan. Sanchezekin bikotea osatuz, 40-31 galdu zuten Ospital-Etchegoin bikotearen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!