Martxoaren 24ra arte eman daiteke izena Aizkardiren Mendi Martxan

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Martxoaren 26an egingo dute Aizkardi mendi elkartearen 54. Mendi Martxa. Izena emateko epea zabaldu dute.

Villabonako Aizkardi mendi elkarteak 54. Mendi Martxa egingo du martxoaren 26an. Aurten ere bi ibilbide izango dira aukeran: motza eta luzea. Ibilbide motza 25 kilometrokoa izango da eta 1.200 metroko desnibela du, 6 orduko iraupenarekin; ibilbide luzea aldiz 44 kilometrokoa da, 2.500 metroko desnibelarekin eta 10 bat ordutan egin daitekeena. Martxa egunean antolatzaileek dutxa zerbitzua jarriko dute eta janaria eta edaria norberak eraman beharko du.

Martxoaren 24ra bitartean eman daiteke izena bi modutara: ibilaldia@aizkardi.com helbidera idatziz edota 649 71 71 82 telefonora hots eginda. Martxaren egunean ez da izen ematerik onartuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!