Hika txakolindegia Repsol gidaren bi Eguzkirekin estreinatu da

Ataria 2023ko otsailaren 28a

Hika Txakolindegia

Villabonako Hika txakolindegia 2023ko Repsol gidan sartu da, bi Eguzki sari eskuratu eta gero.

Repsoletik jakinarazi dutenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan guztira 68 jatetxe daude Repsol gidan: zortzik hiru Eguzki dituzte, 19k bi eta 41ek bakarra. Bi Eguzki dituzten 19 jatetxeen artean dago Hika txakolindegia.

Roberto Ruiz sukaldariak gidatzen du Villabonako Hika eta bi Eguzki sariak hurbileko produktuaren alde egindako apustuagatik lortu dituela esan dute. Ruiz Tolosako Fronton jatetxean egin zuen bezala«orain, Hikan, suaz eta egur-sukaldeez baliatzen da elaborazio errazak, laburrak, oinarri tradizionalekoak eta denboraldiko profil nabarmenekoak eskaintzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!