Piratek Amasa-Villabona abordatuko dute Ostegun Gizenean

Ataria 2023ko otsailaren 9a

Ostegun Gizenean, 15:15ean Errebote plazatik abiatuko da desfilea eta Seaska haur eskola, Zubimusu ikastola eta Fleming herri eskolarekin elkarlanean antolatu du udalak.

Amasa-Villabonako Udalak, Seaska haur eskola, Zubimusu ikastola eta Fleming herri eskolarekin elkarlanean, inauteri desfilea antolatu du Ostegun Gizen arratsalderako. Aurtengo gaia Piraten abordaia izango da, beraz, herriko haur eta gaztetxoak pirataz mozorrotuta, Villabonako kaleak alaituko dituzte txaranga doinuez lagunduta.

Amasa-Villabonako Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu mozorroa janztera eta inauteriak herrian ospatzera. Ostegun Gizen egunean, 15:15ean, Villabonako Erreboteko plazatik abiatuko da desfilea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!