Azoka pedagogikoa egingo dute larunbatean Malkar plazan

Ataria 2023ko otsailaren 7a

Fleming herri eskolak antolatutako azoka Malkar plazan egingo dute larunbatean, 11:30etik aurrera.

Fleming herri eskolak azoka pedagogikoa antolatu du larunbatean Villabonako Malkar plazan. Azokaren helburua, eskolako egunerokotasunean egiten dutena plazaratzea izango dela aipatu dute eskolako arduradunek, "eta familiei zein herriari erakustea".

Eskolan egunero erabiltzen dituzten proiektuak eta materialak aurkeztuko dituzte bost guneetan: Haur Hezkuntzako metodologia aktiboa, matematika manipulatiboa, hizkuntza, STEAM-robotika eta xakea. Hauez gain, bertan izango dituzte guraso elkarteko kidak, besteak beste, eskolaz kanpoko ekintzen berri emango dute. Horrekin batera, Ekotaloko lagunek talo tailerra egingo dute.

Larunbatean, otsailak 11, 11:30ean hasiko da azoka pedagogikoa Malkar plazan eta euriarekin Berdura plazara aldatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!