Aitziber Ugalde eta Beatriz Unzue, Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketako irabazle

Ataria 2023ko otsailaren 4a

Argazkia: Goierriko Hitza.

Billabonatarrek Zeraingo Liztormendi bolatokian jokatu den finala irabazi dute; emakumezkoetan lau bikote lehiatu dira eta Ugalde eta Unzue izan dira onenak.

Gaur goizean, 10:00etatik aurrera jokatu da Zeraingo Liztormendi bolatokian Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren finala. Gizonezkoetan, 10 bikote lehiatu dira finaleko lehenengo fasean. Azken fasera pasa direnak, ordea, Pedro Agirre-Jon Orikain, Mikel Arroyo-Joxe Mari Etxebeste, Unai Lasa-Joxean Lasa eta Egoitz Berasategi-Jokin Izagirre izan dira, eta azkenean Etxebeste-Arroyo bikotea gailendu da. 

Emakumeetan, berriz, lau bikote lehiatu dira, eta bi pasa dira finalera: Aitziber Ugalde-Beatriz Unzue eta Miren Makatzaga-Garbiñe Alustiza. Aitziber Ugalde eta Beatriz Unzue izan dira txapeldunak.

Sailkapena:

Gizonak

  1. Mikel Arroyo eta Joxe Mari Etxebeste (Astigarraga-Hernani)
  2. Egoitz Berasategi eta Jokin Izagirre (Segura)
  3. Pedro Agirre eta Jon Orikain (Legazpi)
  4. Unai Lasa eta Joxean Lasa (Lasarte)

Emakumeak

  1. Aitziber Ugalde eta Beatriz Unzue (Amasa-Villabona)
  2. Miren Makatzaga eta Garbiñe Alustiza (Zerain)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!