'Euskaran Ados!' mahai irekiaren bilera, gaur

Ataria 2023ko urtarrilaren 30a

Amasa-Villabonako udalak sustatutako Euskaran Ados! euskararen aldeko foro irekiaren bilera berri bat egingo dute, gaur, 18:00etan, Villabonako udaletxeko batzar aretoan.

Euskalgintzan jarduten duten eragile, talde eta norbanakoen bilgunean, honako gaiak jorratuko dituzte:

  • Aurreko bileran (abenduak 12) jasotako aktaren errepasoa eta onarpena.
  • Euskararen kale-erabileraren neurketa: Amasa-Villabonan hitanoaren erabilerari buruzko emaitzen txostena aztertzea eta ondorioak ateratzea..
  • Euskara sailak 2023rako egiten dituen hainbat aurreikuspenen berri ematea.
  • “Pantailak euskaraz: ezinbesteko erronka” hitzaldia antolatzeko proposamena.
  • Euskararen memoria “Egia, aitortza eta erreparazioa” solasaldi zikloaren saio bat antolatzeko proposamena.
  • Parte hartzaileek mahai gainean jarri ditzaketen gai-zerrendatik kanpoko gaiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!