Komizarren gertatutakoa salatu du Amasa-Villabonako Udalak

Ataria 2023ko urtarrilaren 30a

Amasa-Villabonako Udalak salatu duenez, larunbat goizean, Komizarko parke naturaleko edukiontzi bati su eman zioten eta autoarekin bertako belardia zapaldu zuten. «Aspertuta gaude horrelako portaera zikin, arduragabe eta ilegalak salatzeaz. Aski da!», esan du udalak sare sozialetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!