Izen ematea zabalik II. Triku Harri Mendi Lasterketan parte hartzeko

Ataria 2023ko urtarrilaren 26a

Villabonako mendi lasterketa maiatzaren 20an egingo da, eta 20 eta 30 kilometroko probak egiteko aukera izango da.

Maiatzaren 20an egingo da Villabonako II. Triku Harri Mendi Lasterketa eta antolatu diren bi probetan parte hartzeko izen ematea irekita dago. Horretarako mendi korrikalariek Rockthesport.com webgunean sartu behar dute.

Proba motzak 20 kilometro ditu eta eta apirilaren 30a bitarte 25 euro ordaindu beharko da izena ematerakoan; 30 euro ordainduko da hortik aurrera eta maiatzaren 14ra arte. Proba luzeak 30 kilometro ditu eta apirilaren 30era arte 35 ordainduko da, eta hortik aurrera eta maiatzaren 14ra arte, 40 euro. Proba motzak 1.050 metroko desnibel positiboa du eta Onddolar (435 metro) eta Belabieta (699 metro) igotzen dira. Proba luzeak 1.500 metroko desnibel positiboa du eta Onddolar, Kiriki (645 metro), Muñotsa (674 metro), Arnabar (819 metro), Belabieta (699 metro), Uzturre (730 metro) eta Loatzo (636 metro) igoko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!