Eneko Maizek ezin izan du bigarren partida irabazi

Ataria 2023ko urtarrilaren 17a

Argazkia: Goizeko Izarra

Pilotari billabonatarrak ez zuen garaipena lortu (40-37) Andoni Ipharren aurka, Euskal Pilotaren Frantziako Federazioa Txapelketako bigarren faseko partidan, eta gainera min hartu zuen eskuan.

Eneko Maizek profesional mailako beste partida bat jokatu zuen, atzo, Donibane Garaziko Garat trinketean, Andoni Ipharren aurka. Norgehiagoka estua eta bizia izan zen, eta billabonatarrak maila onean hasi zuen. Eskua mindua zuen arren, aurkaria mendean hartzea lortu zuen lehen tantoetan. Horrela, 13-5 aurreratu zen markagailuan, eta aurkariak 13nako berdinketa lortu bazuen ere, beste zenbait tanto jarraian egin eta 26-14 jarri zen aurretik Maiz.

Hala ere, partidak aurrera egin ahala, eskuko minak joko egokia egitea eragotzi zion, eta azkenean, zailtasun handiekin jarraitu ahal izan zuen partidaren erritmoa. Mina sentitu arren, 34-20 eta 37-31 izan zen aurretik markagailuan. Azken 9 tantoak, ordea, jarraian egin zituen Ipharrek.

Atzoko partida osorik ikusteko aukera:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!