Gabonetan barrakak izango dira Erreboteko plazan

Ataria 2022ko abenduaren 17a

Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, lau atrakzio ezarriko dira: Autotxokeak, zaldiko-maldikoak, ohe elastikoak eta puzgarria.

Datorren abenduaren 21etik, urtarrilaren 7ra bitartean, haurrentzat barrakak egongo dira Villabonako Erreboteko plazan. Guztira lau barraka edo atrakzio ezberdin kokatuko dira plazaren bi aldeetan (erdiko gunea libre utziz): Autotxokeak, zaldiko-maldikoak edo karrusela, ohe elastikoak eta barredora puzgarria. Tiketak 2 eurotan salduko dira eta 10 eurorekin 6 tiket eskutaru ahal izango dira. Horrela, gabonetako egun berezi hauetan haur eta gaztetxoek herrian bertan ondo pasatzeko parada ederra izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!