X. Antton Pebet Oroimenezkoaren finala, erabakita

Ataria 2022ko abenduaren 17a

Azketak eta Bergerak, Espinalen eta Garmendiaren aurka jokatuko dute elite mailako eskuz binakako txapelketaren azken partida, abenduaren 23an, ostirala, 19:00etan, Villabonako Udal Pilotalekuan.

Atzo jokatu zituzten finalerdiak Villabonako frontoian. Lehen neurketan, Landa-Urruzola (Zugarralde-Pagazpe) eta Azketa-Bergera (Tartaloetxe-Irurtzun) aritu ziren nor baino nor. Urruzolak Elizegi ordezkatu zuen, osasun arazoengatik. Kolore urdina izan zuen partidak, nagusitaun handiz irabazi baitzuten Azketak eta Bergerak. Lehen tantoetan parekatua izan zen partida, baina binako berdinketaren ondoren, gehiago izan ziren urdinak. Bergerak pilota gehienak gozatu zituen, eta Urruzolak akats dezente egin zituen. Aurreko koadroetan Azketak ere Landak baino hobeto aprobetxatu zituen bere aukerak. 4-11 eta 6-18 aurretik joan ondoren, 7-22 irabazi zuten.

Bigarrengo partidan, lehengo lepotik burua. Hemen ere urdinek aise irabazi zuten. Espinalek eta Garmendiak (Huarte-Lapke) markagailu berarekin irabazi zieten Muruari eta Alduntzini (Soraluze-Zugarralde). Irabazleak askoz gehiago izan ziren, eta galtzaileek ez zuten zorte handia izan: 6 pilota jo zituzten txapan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!