Villabonako eragile feminista, LGTBI+ eragile eta norbanakoen laguntza eskatu dute

Ataria 2022ko abenduaren 16a

Villabonako Udalean LGTBI+ pertsonen bizi baldintza duinak bermatzeko neurri eta politiken diseinu proiektu bat burutzen ari da Eihera kooperatiba.

Horretarako, herriko hainbat eragile feminista, LGTBI+ eragile eta norbanako ezberdinekin biltzea da helburua, Villabonako argazki ahalik eta egokituena egin ahal izateko. «Horregatik, zure burua LGTBI+ kolektiboaren barruan identifikatzen baduzu, edo inor ezagutzen baduzu, elkarrizketa bat egitea proposatu nahi dizuegu. Elkarrizketa oso arina izango da, eta denbora handia ere ez dizugu lapurtuko, ordu erdi inguru gutxi gorabehera. Asko eskertuko genuke zuekin biltzeko aukera izango bagenu», adierazi dute kooperatibako kideek. Edozein zalantza izanez gero, 648 075 997 telefono zenbakira idatzi edo deitzeko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!