«Denbora kontua zen erabat profesionalekin aritzea, afizionatu mailako txapelketa ia guztiak irabazi eta gero, iparraldean maila oso ona eman baitu azken boladan», esan dute Behar Zana elkarteko kideek. Udara oso on bat eta gero, Miarritzen jokatutako Munduko Txapelketak azken bultzada eman dio. Urtarrila hasieran jokatuko du hurrengo partida.