X. Antton Pebet Oroimenezkoa txapelketaren finalerdiak, ostiralean

Ataria 2022ko abenduaren 14a

Landa-A. Elizegi eta Azketa-Bergera, batetik, eta Murua-Alduntzin eta Espinal-Garmendia, bestetik, ariko dira lehian.

Ostiral honetan, abenduaren 16an, izango dira jokoan Behar Zana elkarteak antolatzen duen X. Antton Pebet Oroimenezkoaren finalerdiak. Villabonako Udal Pilotalekuan jokatuko dira bi neurketak, 19:00etan hasiko den jaialdian. Lehen neurketan Landa-A. Elizegi (Zugarralde-Tartaloetxe) eta Azketa-Bergera (Tartaloetxe-Irurtzun) ariko dira nor baino nor, eta bigarrengo partidan Murua-Alduntzin (Soraluze-Zugarralde) eta Espinal-Garmendia (Huarte-Lapke). Sarrera doan izango da eta saski baten zozketa egingo da. Ez da, beraz, eskualdeko pilotaririk ezta elkarterik ere izango.

Aurreko ostiraleko final-laurdenetan lortu zuten sailkatzea Murua-Alduntzinek eta Espinal-Garmendiak. Murua eta Alduntzin bikoak 22-17 irabazi zioten E. Labaka eta Erasuni (Tolosa Aurrera eta Behar Zana). Espinal eta Garmendiak, berriz, 11-22 irabazi zioten A. Etxeberria eta Apezetxea (Lemoa eta Umore Ona) bikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!