Aralarrera irteera, Aizkardi Mendi Elkartearekin

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Amasa-Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteak ibilaldia antolatu du iganderako, hilak 18. Osteguna baino lehen eman behar da izena.

Irteera goizeko 7:30ean izango da, Olaederra kiroldegitik. Gero, Lizarrustitik (620 metro) abiatuko dira. Alleko Puntara (1.017 metro) eta Putterriko gailurrera (1.299m) igo ondoren, Igaratzara (1.215m) joango dira. Itzulera Lareotikan (738m) egingo dute. Irteera honen luzera 18 kilometrokoa da, eta iraupena, gutxi gorabehera,  5 ordu eta erdi ingurukoa. Izena emateko azken eguna osteguna, hilak 15, da. Horretarako, 649 717 182 telefono zenbakira deitu (20:00etatik 22:00etara). edo Aizkardi aretora bertaratu behar da, ostegunean bertan, ordutegi berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!