Iñigo Guridi Martutenera ekarri dute

Ataria 2022ko abenduaren 11

Amasa-Villabonako presoa Mansilla de las Mulasko espetxetik ekarri dute Gipuzkoara.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herriko espetxe batean dago jada Iñigo Guridi euskal preso billabonatarra, zehazki, Martuteneko espetxera ekarri dute. Euskal Herritik 370 kilometrora dagoen Mansilla de las Mulastik ekarri dute Donostiako espetxera.

Iñigo Zapirain euskal presoa ere, Martutenera ekarri dute eta Asier Badiola, berriz, Zaballara. Atzo Nazioarteko Giza Eskubideen Eguna izanik Etxeratek giza kate bat egin zuen Gasteizen. Han egindako agerraldian esan zuten ez dutela atzera begiratuko, eta gizarteari aurrera begiratzera deitu zioten, euskal presoei ezartzen zaien «blokeo zentzugabe hori desblokeatzea lortzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!