Eguberrietako argiak abenduaren 19an piztuko dituzte

Ataria 2022ko abenduaren 8a

Herriko erdiguneko kaleetan jarriko dira argiak eta udalak 8.000 euroko inbertsioa egingo du horretarako.

Abenduaren 19an piztuko dituzte Eguberrietako argiak Amasa-Villabonan. Aurreko urteetan bezala herriko erdigunean jarriko dira argiak: Kale Nagusian, Kale Berrian, Txistulari plazan, Santio kalean eta Errota, Larrea eta Arroa auzoetako errepide ondoko zuhaitzetan.

Amasa-Villabonako Udalak 8.000 euroko inbertsioa egingo du argiak jartzeko eta 2020an hartutako erabakiari eutsiko dio: "Eguberrietako argiteria jartzeko aurrekontua %60 murriztea erabaki genuen, aurreko legealdian, 2018-2019ko Eguberrietan kasu, 20.000 eurotik gorako gastua egiten baitzuen udalak argi hauek jartzeko". Hiru enpresa ezberdinen proposamenak aztertu ondoren, dagokion kontratazio prozedura jarraituz, Hernaniko Mycolux enpresak jarriko ditu Eguberrietako argiak Villabonan. Kontsumo baxuko led argiak izango direla jakinarazi dute, eta udalak aurreikusten du argindar kontsumoan igoera oso txikia suposatuko dutela. Asteburuan hasiko dira argiak ipintzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!