Finalerdietarako sailkatu diren lehen bi bikoteak

Ataria 2022ko abenduaren 5a

X. Antton Pebeten Oroimenezko Txapelketan lehen bi partidak ostiralean jokatu ziren, final-laurdenetakoak. Lehena borrokatua eta polita izan zen, eta Landa-Elizegik 22-15 irabazi zien Elizalde-Olideni.

Aurrean tanto politak ikusi ziren, eta Landa nagusitu zen joko horretan. Bigarren partidan ez zen lehia handirik egon. Erraz irabazi zuten Azketak eta Ugartemendiak, Urbieta-Lizeagaren aurka. Azken emaitza 22-7koa izan zen. 

Beste bi final-laurdenak ostiral honetan jokatuko dira Villabonako Udal Pilotalekuan. Murua-Alduntzinek Labaka-Erasunen aurka jokatuko dute lehen partida. Ondoren, Arteaga II-Lizeaga eta Igoa-Aizpuru irtengo dira kantxara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!