Go!azen 9.0 kontzerturako sarrerak salgai jarriko dira

Ataria

Martxoaren 10eko saiorako sarrerak salgai jarriko dira udalaren webgunean.

Martxoaren 10ean, ostirala, Go!azen 9.0 kontzertuko emanaldia egongo da Villabonako Gurea antzokian, 18:00etan.

Sarrerak abenduaren 1eko 12:00etatik aurrera jarriko dira salgai 15 euron, villabona.eus webgunean. Asteburuan, leihatilan ere erosi ahal izango dira sarrerak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!