Eneko Maizek Eskulari Pro Pilota txapelketa irabazi du

Ataria 2022ko azaroaren 30a

Laugarren edizioa irabazi du Behar Zana elkarteko billabonatarrak, trinketean buruz buru 40-16 irabaziz Mattin Olçomendyri.

Maizek aurretik Eñaut Echeverriari (40-16) eta Ximun Lamberti (40-33) irabazi zien finalera iristeko. Finalean billabonatarra galtzen hasi bazen ere (0-4) segituan eman zion buelta markagailuari eta 15-8 jarri zen aurretik. Ondoren, hamabost tanto segidan egin zituen billabonatarrak eta partida erabakita utzi zuen. Olçomendyk tanto batzuk egiteko aukera izan zuen, eta azkenean 40-16 bukatu zen 37 minutu iraun zituen partidak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!