Bederatzi odol emaile omendu dituzte Amasa-Villabonan

Ataria 2022ko azaroaren 28a

Udaletxeko batzar aretoan egindako ekitaldian 25, 40, 60, 75 eta 80 aldiz odola eman duten 9 emaile omendu dituzte.

Odol Emaileen Elkarteak 9 odol emaile omendu ditu Amasa-Villabonako udal aretoan izandako aitortza ekitaldian. Odol emaileen elkarteko Amasa-Villabonako boluntarioez gain, Beatriz Unzue alkateak eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak ere ekitaldian parte hartu dute. Esker oneko hitzak egin dituzte, "odol emaileen elkartasunari esker bizitza ugari salbatzen direlako". Ekitaldian 25, 40, 60, 75 eta 80 aldiz odola eman duten 9 emaile izan dira. 

Beatriz Unzue alkateak gogora ekarri du, Amasa-Villabonako, eta oro har, Aiztondo bailarako herritarrek egin duten ekarpena eredugarria izan dela eta beste behin, eta esker hitzak izan ditu bai odol emaileentzat, baita elkarteko boluntarioentzat ere: "Gure gizarteak asko zor dizue. Zuen odolari esker pertsona askoren bizitzak salbatu dituzue eta hori harro egotekoa da". 

Bi hilabetez behin, Amasa-Villabonan bertan odola emateko aukera. Hilabete bikoitietako azken ostiraletan Gurea antzokiko erakusketa gelan eman daiteke odola, 16:30etik 20:30era, beti ere, aurrez, 943 00 78 88 telefonora deitu eta hitzordua eskatuta. Amasa-Villabonako hurrengo odol emateak abenduaren 30ean egingo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!