Sute simulakroa egingo dute Santiago egoitzan

Ataria 2022ko azaroaren 22a

Azaroaren 23an, 10:15etik 16:15era egingo dute suteak itzaltzeko prestakuntza eta ebakuazio simulazioa.

Amasa-Villabonako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, azaroaren 23an, 10:15etik 16:15era bitartean suteak itzaltzeko prestakuntza eta ebakuazio simulazioa egingo dute Larrea auzoko Santiago egoitzan. Simulakro honekin azpiegiturak suteen aurrean erantzuteko duen gaitasuna egiaztatu nahi dute.

Udalak lasaitasuna adierazi nahi die herritarrei, asteazkenean Santiago egoitzan izango den mugimendua aipatutako simulakroaren parte izango baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!