Bihar, Amurrion, Iguaran

Ataria 2022ko azaroaren 18a

Oihana Iguaran, Gotainen. Argazkia: Bertsozale Elkartea

Oihana Iguaran amasarrak bihar Amurrion jokatuko den finalaurrekoan abestuko du.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta bihar arratsaldean jokatuko da finalaurrekoetako bigarren faseko lehen saioa, Amurrion. 17:00etan hasiko den saioan, Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan.

Amurrioko saio hau zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!