Elkarrekin Podemos-IU «kezkatuta» azaldu da Fleming Herri Eskolara egindako bisitan

Ataria 2022ko azaroaren 15a

Ikastetxeko zuzendaritza taldearekin bildu dira alderdi moreko ordezkariak, tartean, Miren Gorrotxategi legebiltzarkidea eta alderdiko bozeramailea.

Euskal eskola publikoaren egoerarekin «kezkatuta» daudela adierazi du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdi politikoko legebiltzarkideak. Eguerdian, Amasa-Villabonako Fleming Herri Eskolan izan dira eta bertako zuzendaritzarekin hitz egin dute. «Arau berriei buruz aritu gara, sortzen dituen zalantzez». Lehenago, Orioko Zaragueta Herri Eskola bisitatu dute.

Herri eskolako zuzendaritza eskola publikoaren alde «lan handia» egiten ari dela nabarmendu du Gorrotxategik. «Beraz, bada ordua administrazioak, botere publikoak, horri erantzuna eta behar duen garrantzia emateko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!