Helduek eraman dute garaipena

Leyre Carrasco 2022ko azaroaren 13a

Festetako azken eguna dute gaur Amasan, eta ohiturak galdu gabe herritarren arteko herri kirol proba jokatu dute arratsaldean.

Giro ederrean agurtu dituzte festak Amasan. Ohikoa denez, Martina Sorgina agurtu aurretik herri kirol proba izaten dute amasarrek. Eta halaxe egin dute aurtengoan ere. Helduak gazteen aurka eta gazteak helduen aurka aritu dira lehian. Proben artean trontza, lokotxak, ingudea, txingak eta korrika izan dituzte. Lau talde izan dira guztira, eta lehia estua izan bada ere, bietan helduek irabazi dute.

Ondoren, Martina Sorginari agurra eman diote, eta horrekin batera, datorren urtera arte agurtu dituzte festak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!