Hamabost gazte amasar eta traktore bat

Imanol Garcia Landa 2022ko azaroaren 12a

Ikusmina sortu du Amasako San Martin festetan egindako saioak. Traktore tiraketa egin dute hirunaka jarrita Amasako gazteek, eta Joseba Astiasaran, Elene Tolosa eta Lander Gartzia izan dira irabazleak.

Esfortzu ederra egin dute gazteek, eta esfortzuaren adina txalo ere jaso dituzte. Herri bazkariaren aurretik ekitaldi bat egin ohi dute bertako gazteen parte hartzearekin, eta aurten bigarren urtez traktore tiraketako lehia egin dute. Giro polita jarri dute, baina leher eginda amaitu dute esfortzu motz baino biziaren ondoren.

Parte hartu duten hurrenkeraren arabera, ondorengoa izan da sailkapena:

  • Kepa Otegi, Maitane Iturrioz eta Aitor Otamendi            2.42
  • Jon Beldarrain, Garazi Otegi eta Telmo Gartzia               2.35
  • Xabat Otegi, June Mendizabal eta Aimar Iraola               2.10
  • Joseba Astiasaran, Elene Tolosa eta Lander Gartzia       2.04
  • Unai Beldarrain, Ainhoa Mendizabal eta Unai Arrieta   3.11

Eguerdian herri bazkaria egiten ari dira, eta guztira 200 pertsona elkartu dira.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!