Argazki rallya egingo du Aizkardik igandean

Ataria 2022ko aza. 9a, 11:14

Azaroaren 13an, 09:00etan egin dute hitzordua eta izen ematea doakoa izango da. Antolakuntzak markatutako ibilbidean zehar ateratako argazkiak sartuko dira lehiaketan.

Aizkardi mendi elkarteak 14. argazki rallya egingo du azaroaren 13an. Mendi elkarteak Larrea auzoan duen egoitzatik abiatuko da ibilbidea 09:00etan eta 9 kilometroko luzera izango du. Lau orduko epean aritu ahal izango dira parte hartzaileak argazkiak ateratzen.

Ateratako argazkiekin erakusketa antolatuko da azaroaren 21etik 25era Gurea zineman Aizkardik antolatzen duen 38. Mendi Astearen barruan. Argazki onenari 150 euro emango zaizkio, bigarrenari 100 euro eta hirugarrenari 75. Haurren kategorian berriz, 12 urtetik beherakoen artean, bi argazki onenen egileentzat mendi materiala oparituko da. Gainera, publikoak hautatutako argazki onenari sari bat emango zaio: Aburuza sagardotegian bi lagunentzako afaria.

Aizkardiren 38. Mendi Astea, azaroaren 21etik 27ra ospatuko da Villabonan:

  • Azaroaren 21etik 27ra
    • Argazki rallyko lanen erakusketa. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an egingo da.
  • Azaroak 22, asteartea
    • 20:00. Maite Zumarraga Uribesalgo eta Idoia Rubial Elorzak Egun on Capitan Yosemite izeneko emanaldia eskainiko dute Gurea zinema aretoan.
  • Azaroak 23, asteazkena
    • 20:00. Koke Lasak Aketegiko Mari lana eskainiko du alpinismoa eta mitologia uztartzen dituena. Gurea zinema aretoan izango da.
  • Azaroak 24, osteguna
    • 20:00. Gurea zinema aretoan Eñaut Izagirrek Patagonian zehar egindako bidaia kontatuz egindako Into the ice emanaldia eskainiko du.
  • Azaroak 27, igandea
    • 08:30. Mendi ibilaldia Olaederra kiroldegitik abiatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!