Aizkardi Mendi Elkarteak 38. Mendi Astea eta 13. Azgazki Rallya antolatu ditu

Ataria 2022ko urriaren 28a

Azaroaren 13an izango da argazki rallya. Astebete beranduago, hilaren 22an, 23an eta 24an, solasaldiak izango dira, mendi astearen barruan.

Argazki rallyrako egunean bertan eman ahalko da izena (doan), Aizkardi aretoan (Larrea auzoa, 18B). 9:00etan hasiko da rallya, eta antolakuntzak esandako mendi ibilbide batean zehar egindako argazkiak sartuko dira lehiaketan. 9 kilometroko luzera izango du ibilbideak, eta parte hartzaileek 4 orduko epea izango dute. Lan horiek, azaroaren 21etik 25era egongo dira ikusgai, Gurea antzokian.

Argazki onena egiten duenak, 150 euroko saria jasoko du. Bigarren sailkatuak, 100 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak, 75 euro. Publikoak hautatutako argazki onenaren egileak, Adunako Aburuza sagardotegian bi lagunentzako afaria irabaziko du. Haurren kategoria ere izango da, 12 urtetik beherakoentzat, eta bi argazki onenen egileek mendi-materiala jasoko dute opari.

38. Mendi Astearen egutegia
  • Azaroak 22, asteartea
    • 20:00. Egun on Capitan Yasemite, Maite Zumarraga eta Idoia Rubialen eskutik, Gurea antzokian.
  • Azaroak 23, asteazkena
    • 20:00. Aketegiko Mari alpinismoa eta mitologia uztartzen, Koke Lasaren eskutik, Gurea antzokian.
  •  Azaroak 24, osteguna
    • 20:00. Into the ice Patagonia, Eñaut Izagirreren eskutik, Gurea antzokian.
    • Ondoren. Argazki rallyko sari banaketa.
  • Azaroak 27, igandea
    • 8:30. Mendi ibilaldia, Olaederra kiroldegitik abiatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!