Doako autobus zerbitzua jarriko dute Santu Guztien egunean hilerrira igotzeko

Ataria 2022ko urriaren 26a

Goizeko 09:30etatik aurrera jarriko dituzte autobusak hilerrira igotzeko eta handik jaisteko azkeneko autobusa, 14:00etan aterako da Amasako plazatik.

Datorren azaroaren 1ean, Santu Guztien egunean, Amasa-Villabonako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du hilerrira garraio publikoan joan ahal izateko.

Autobusak Villabonatik Amasara igo eta ondoren Amasatik Villabonara jaitsiko dira:

  • VILLABONATIK AMASARA IGOTZEKO. Olaederra kiroldegian: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30.
  • AMASATIK VILLABONARA JAISTEKO. Amasako plazan: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!