Memoriaren Eguna ospatuko dute Amasa-Villabonan

Ataria 2022ko urriaren 25a

Bihar, Aranzadi Zientzia Elkarteak Amasa-Villabonan egindako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte Gurea antzokian, 19:00etan.

Bestetik, azken bi urteetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa bat burutu du Amasa-Villabonako oroimen historikoa (1936-1975) eta gertukoa (1960. urtetik gaur egunera arte) berreskuratzeko. Ikerketa honi esker, Amasa-Villabonan gertatutakoaren ezaguera orokorra eskuratu du udalak, egondako indarkeria guztiarena eta biktima guztiena. Gauzak horrela, Aranzadi Zientzia Elkarteak Amasa-Villabonan izandako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte bihar, Gurea antzokiko erakusketa gelan, 19:00etan.

Azaroaren 10ean ospatuko da Memoriaren Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza Batzordeak zenbait ekimen antolatu ditu; tartean da biharko aurkezpena.

Egitaraua
  • Urriak 26, asteazkena
    • 19:00. Aranzadi Zientzia Elkarteak Amasa-Villabonan egindako giza eskubideen urraketei buruzko ikerketaren emaitzaren aurkezpena (1936- gaur egun arte), Gurea antzokiko erakusketa gelan.
  •  Urriak 26 - azaroak 10
    • Lasarte-Oriako Herritarren Foroaren Bizikidetzarako memoria, memoria para convivir erakusketaren irekiera eta aurkezpena.
  •  Azaroak 7, astelehena
    • 10:30. Gure historiako pasarteak (1990-2018) argazki emanaldia, Gurea antzokian. Ikastetxeekin batera, Ander Gillenearen eskutik.
  • Azaroak 21, astelehena
    • 19:00. Glencree 10 urte: Mendi handi baten igoera solasaldia. Partaideak: Edurne Brouard Aldamiz eta Fernando Garrido Velasco.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!