Josu Urrestarazu eta Ainara Pequeño ibili dira bizkorren Amasan

Irati Saizar Artola 2022ko urr. 23a, 08:44

Bakarka 48 kirolarik eta erreleboka 19 bikotek hartu dute parte Amasako XXIX. Mendi Duatloian. Erreleboka Xabat Pagola eta Ander Amunarriz izan dira irabazleak.

Amasako XXIX. Mendi Duatloiaren proba nagusia egin zen atzo arratsaldean. Eguerdian haurren txanda izan zen, eta arratsaldeak helduak izan ziren protagonista. Ez zen berritasunik izan ibilbidean. Lehen zatian korrika 4,18 kilometro egin zituzten, bigarren zatian bizikletaz 17,79 kilometro, zirkuitu bati bi itzuli eginez, eta hirugarren zatian korrika 2,43 kilometro. Banaka zein bikoteka hartu zuten parte kirolariek: 48 aritu ziren banaka eta 19 bikotek erreleboka hartu zuten parte.

Helmugara iristen lehena Josu Urrestarazu izan zen, 1.17,48ko denboran. Atzetik izan zuen bere jaioterrian lehiatu zen Eneko Gurrutxaga, 1.19,30ean helmuga gurutzatuta. Hirugarren postua Jon Aperribai billabonarrarentzat izan zen; 1.22ko denbora egin zuen. Denera, bakarka, hiru emakumek hartu zuten parte. Ainara Pequeño iritsi zen azkarren helmugara, 1.47,01eko denboran; bigarren, Nekane Pradera, 1.50,30ean, eta hirugarren Ainhoa Usandizaga 1.52,57an.

Bikoteka helmugaratzen azkarrenak Xabat Pagola eta Ander Amunarrizek osatutako bikoa izan zen. 1.17,36an iritsi ziren. Bigarren postuan, Xabier Agirre eta Ibai Urkia izan ziren, 1.17,46an iritsita. Hirugarren, berriz, Koldo Herrera eta Julen Ibarra izan ziren, 1.19,58ko denborarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!