Mozorro eguna ari dira ospatzen Villabonan

Leyre Carrasco 2022ko urriaren 22a

Amasa-Villabonako Onddo Gazte Asanbladak egitarau berezia antolatu du gaurko egunerako; trikipoteoa, bazkaria, bingoa, dja eta mozorroen sari banaketa ere izango dute.

Festarako gogoarekin jarraitzen dute billabonatarrak, eta gaur mozorroekin atera dira kalera. Herriko Onddo Gazte Asanbladak antolatu du gaurkoan mozorro eguna, eta goizetik izan da zer ospatu bertan. Trikipotearekin hasi dute goiza, eta herria girotuz tabernaz taberna joan dira. Ondoren, bazkaria egin dute Berdura plazan, eta bingoan jolasteko tartea ere izan dute bertan. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera berriz, festa giroan sartzen hasiko dira djarekin batera. Eguna amaitzeko, mozorro onenari saria banatuko diote.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!