Aizkardikoak, Orhi mendian

Ataria 2022ko urriaren 3a

Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteko kideak, Pirinioetan izan dira pasa den asteburuan.

Larrainetik (645 metro) abiatu ziren, eta Erroimendiko lepotik (1.354 metro) pasa ondoren, Orhiko (2017m) gailurrean izan ziren. Jaitsieran, Zazpigainatik (1.756 metro) pasa ondoren, Millagate (1.443 metro) lepotik hartu zuten bidea, berriro Larrainera itzultzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!