Euskaraldia antolatzeko bilera egingo dute asteazkenean

Ataria 2022ko urriaren 3a

Asteazkenean, urriaren 5ean, 19:00etan bilduko dira udaletxeko balio anitzeko gelan.

Amasa-Villabonan Euskaraldiaren edizio berria antolatzen laguntzeko bilera irekia egingo dute urriaren 5ean, asteazkena, 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan, liburutegiaren gainean. Jakina denez Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da eta gizartearen gune guztietara zabaltzen da.

Aurtengo edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte luzatuko da Hitzez ekiteko garaia lemapean eta dagoeneko zabalik dago Ahobizi edo Belarriprest gisa izena eman eta Euskaraldian parte hartzeko epea

Amasa-Villabonako Udalak Euskaraldian parte hartuko du Arigune gisa, alegia, udala eta udalaren ardurapeko espazioak euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Amaitzeko,  Euskaraldian parte hartzeko deia egiten die Amasa-Villabonako Udalak herriko euskaldun eta euskaltzale guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!