Hassan Ait Chaou hirugarren, XIII. Zumaia Flysch Trail Mendi Maratoi Erdian

Ataria 2022ko urr. 3a, 11:58

Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Billabonatarrak ordubete, 33 minutu eta 56 segundoko marka ezarri zuen atzo, 22,2 kilometroko lasterketan; emakumezkoetan, Maialen San Sebastian Kortajarena izan zen eskualdeko azkarrena; zazpigarren izan zen anoetarra, 2.00.39ko denborarekin.

611 korrikalarik parte hartu zuten atzo XIII. Zumaia Flysch Trail Mendi Maratoi Erdia lasterketan. Iaz bezala, Munduko Koparako puntuagarria ere izan zen, urrezko kategorian. Gizonezkoetan, Robert Loic izan zen lehenengoa helmugaratzen. Bezperan Anbotoko Kilometro Bertikala irabazi ostean, beste garaipen bat eraman zuen etxera frantziarrak. Hain zuzen, ordubete, 28 minutu eta 41 segundo behar izan zituen atzo helmugara iristeko. Lehenengo postuan sailkatzearekin gutxi ez, eta errekorra ere ondu zuen. Aurreko urteko txapelduna sailkatu zen bigarren: Raul Criado aragoitarra. Loic baino lau minutu eta erdi beranduago helmugaratu zen.

Hirugarrena Hassan Ait Chaou billabonatarra izan zen, 1.33.56ko denborarekin. Lasterketa erdialdera arte laugarren joan zen, Borja Fernandezen atzetik, eta amaieran, gertu izan zuen bigarren postua, 49 segundora. Helmugan azaldu zuenaren arabera, hasieran «asko kostatu» zitzaion erritmoa hartzea. Hala ere, azken zatian «barruan gordetan zituen indarrak» atera eta «asko kostatako» hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen.

Emakumezkoen kasuan, Lucy Wambui kenyarra izan zen lehena helmugaratzen, ordubete, 39 minutu eta 59 segundotan, eta honek ere marka berria ezarri zuen modalitate honetan. Oihana Kortazar sailkatu zen bigarren, 1.43.44ko denbora eginda. Camilla Mogliano italiarrak osatu zuen podiuma, 1.44.02ko marka ezarri ondoren. Maialen San Sebastian Kortajarena izan da eskualdeko lasterkari azkarrena; 2.00.39ko denborarekin helmugaratu da anoetarra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!