Atzerriko ikasketen homologazioaz jardungo dira Guretzako egitasmoan

Ataria 2022ko irailaren 28a

Saio informatiboa 10:00etatik 12:00etara egingo dute ostegunean Villabonako Subijana etxean.

Ostegunean, hilaren 29an, atzerriko ikasketak homologatzeko saio informatiboa eskainiko dute Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Guretzako egitasmoaren baitan. Ikasketak edota beste herrialde bateko titulu akademikoak dituztenei zuzendutako saio honetan ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko prozesuari, eta baldintzei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko da (bigarren hezkuntza, batxilergoa, teknikoa edo unibertsitatekoak).

Saio informatiboa doan izango da irailaren 29an, 10:00etatik 12:00etara, Villabonako Subijana etxean. Informazio gehiagorako www.tolosaldeagaratzen.eus edo 646 057 080 zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!