'Independentziarako indarra'

Ataria 2022ko irailaren 27a

Gudari Egunaren harira, eskualdeko manifestazioa egin du Sortuk Villabonan. Iragan igandean, nazio ekitaldia egin zuten Tolosan.

 

Mobilizazioaren leloa 'Independentziarako indarra' izan da, eta eskualdeko herritar ugari elkartu da Villabonako kaleetan. Eskualdeko deialdiaz gain, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon ere izan dira manifestazioak. Mobilizazioak «krisi testuinguru larri batean» kokatu ditu Sortuk. «Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten garaian Euskal Herria hipotesi bat zen, eta egun errealitate kultural, ekonomiko eta politiko aitortua da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!